EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 21 de November de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/Azaroak/AstelehenaIV
Egun on! Asteburua gozatu dugu eta aste berezi baten aurrean aurkitzen gara. Azaroaren 25ean, Nazioarteko Emakumeen aldeko Eguna ospatzen baitugu. Bizi garen gizarteaz eta geure jarrren aurrean gogoeta egiteko aukera ezinhobea. Aste On izan dezagula.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

 

Baina poliki-poliki gaur ebanjeliotik esaldi hau entzungo dugu:

 

«Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen».

 

Jesusen mezua maitasunaren mezua da eta dena maitasunean oinarrituta dago.

Askotan elizako gauzak ulertzeko arraroak izaten dira. Adibidez,normalean urteak abenduan bukatzen dira, edo gure urteak eskoletan  ekainean bukatzen dira, baina kristauentzat atzo bukatu zen urtea.

Atzo, Jesukristo Munduko Erregearen eguna ospatu genuen. Jesus erregea da, baina errege desberdina, Jesusen erreinuan egoteko zoriontasunaren alde lana egin behar dugu. Jesusen erreinua maitasunarena eta laguntzarena da. Jesusen koroan denok gaude; gure kezkak, gure beldurrak, gure alaitasunak...eta gu.  Baina batez ere, behar gehiena  dutenak daude, munduan okerren pasatzen dutenak.

Jesus, gure erregea, desberdina da, Jesus ez da mundu honetako erregeak bezalakoa.

Gure erregearen ahotsa entzun behar dugu, Jesusena, eta bere laguntzarekin beharra duten pertsona guztiek aberastasunez bete, maitasuna eta laguntza emanaz. Batez ere, gure inguruko eta gelakideei.

Egunero Jesusen Erreinua eraikitzen saiatuko gara, zoriontasunez, maitasunezko eta laguntzazko adreiluak jarriz.

Pista batzuk entzungo ditugu:

 

“Zatozte, nire Aitaren maitatuok;

hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. 

Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman;

arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; 

biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu;

kartzelan, eta ikustera etorri”.

 

Denon artean bide batzuk bilatuko ditugu Jesusen erreinua eraikitzeko:

IDEIA ZAPARRADA……….

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Beste pista bat Jesusen mezua bizitzeko:

 

Captura de pantalla 2020-11-21 a las 22.06.25

OTOITZA

Euskaraldia hasi da: (Hiru bideo proposatzen dizkizugu, landu ahal izateko)

https://www.youtube.com/watch?v=KzYyU7RPjLQ

https://www.youtube.com/watch?v=wwRbMF9utGk

https://www.youtube.com/watch?v=gTmtV9C9HdA&list=RDKzYyU7RPjLQ&index=2

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!