EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 22 de November de 2023
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Azaroak/AsteazkenaIV
GG/LH/Azaroa/IV/Asteazkena
Santa Zezilia
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

 

 

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. 

 

SANTA ZEZILIA

Gaur, santa Zezilia, musikaren zaindariaren eguna da.

Santa Zezilia III. mendean bizi izan zen. Dontzeila erromatar leinargia zen eta gurasoek Valerio izeneko gizon noble batekin ezkondu nahi izan zuten. Zezilia ez zegoen oso pozik ezkontza zela eta, baina ez zuen gurasoen aurka egin nahi eta onartu zuen ezkontzea. 

Urteetan Zeziliak bere ahalegin guztiak behartsuei laguntzearren egin zituen. Kristau-fedea zabaltzeagatik atxilotu eta hil zuten. Antza denez, musikarekiko lotura gaztetan musika-tresnak jotzeak eragin du. Batzuen esanetan, harpa jotzen zuen. Pianoa jotzen ere irudikatzen da. Atxilotzen eta zigortzen zuten artean, Jainkoari abesten ziola esaten da. 

Ziur zuri ere abestea asko gustatzen zaizula. Musika hizkuntza unibertsala da; gure barrua berotzen du eta musikaz besteak berotu eta pozteko gauza gara. Denok ditugu gogoan irratian entzuten ditugun melodiak, udako abestiak, txikitako kantuak,… Oroitzapen onak ekartzen dizkigute, une on haiek berriro etortzen zaizkigu gogora, eta poztu egiten gara, gure gurasoekin, lagunekin,… abesten, jotzen edo dantzatzen ditugun bitartean. 

Pentsatu gogoko duzun abestiren bat (bateratze-lana egingo dugu; amaitzeko, abestiotako bat entzun dezakegu). Eta erabaki nori eskaini nahiko zeniokeen edo norekin batera entzun nahiko zenukeen. Gaur gonbidatua zaude abesti hori abestera, dantzatzera, bizitzera eta zuk aukeratzen duzunari horren bitartez eguna poztera. Ez ahaztu, bihar kontatzeko eskatuko dizugu! Beraz, ez dezagun ahaztu abestea, gure alaitasuna Jainkoarekin eta besteekin partekatzea. 

 

Eta orain itxi begiak eta entzun:

Bideoa: 

https://www.youtube.com/watch?v=4QeDOT2Fqb0&list=RDPJ7uTBhEdfU&index=3

edo

https://www.youtube.com/watch?v=YYQ6y76ZHp4

edo zuen gustukoa beste bat.

OTOITZA

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!                                    

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!