EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 22 de November de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/Azaroak/AstearteaIV
Santa Zezilia (azaroaren 22an)

Azaroak 22: Santa Zezilia eguna (MUSIKArien eguna)

Santa Zezilia III. mendean bizi izan zen. Dontzeila erromatar leinargia zen eta gurasoek Valerio izeneko gizon noble batekin ezkondu nahi izan zuten. Zezilia ez zegoen oso pozik ezkontza zela eta, baina ez zuen gurasoen aurka egin nahi eta onartu zuen ezkontzea.

Urteetan Zeziliak bere ahalegin guztiak behartsuei laguntzearren egin zituen. Kristau-fedea zabaltzeagatik atxilotu eta hil zuten. Antza denez, musikarekiko lotura gaztetan musika-tresnak jotzeak eragin du. Batzuen esanetan, harpa jotzen zuen. Pianoa jotzen ere irudikatzen da. Atxilotzen eta zigortzen zuten artean, Jainkoari kantatzen ziola esaten da.

Ziur zuri ere kantatzea asko gustatzen zaizula, dutxan edo gauza garrantzitsuren bat ospatzean baino ez bada ere. Musika hizkuntza unibertsala da; gure barrua berotzen du eta musikaz besteak berotu eta pozteko gauza gara. Denok ditugu gogoan irratian entzuten ditugun melodiak, udako abestiak, txikitako kantuak,… Oroitzapen onak ekartzen dizkigute, une on haiek berriro etortzen zaizkigu gogora, eta poztu egiten gara, gure gurasoekin, lagunekin,… kantatzen, jotzen edo dantzatzen ditugun bitartean.

Pentsatu gogoko duzun abestiren bat (bateratze-lana egingo dugu; amaitzeko, abestiotako bat entzun dezakegu). Eta erabaki nori eskaini nahiko zeniokeen edo norekin batera entzun nahiko zenukeen. Gaur gonbidatua zaude abesti hori kantatzera, dantzatzera, bizitzera eta zuk aukeratzen duzunari horren bitartez eguna poztera. Ez ahaztu, bihar kontatzeko eskatuko dizugu! Beraz, ez dezagun ahaztu kantatzea, gure alaitasuna Jainkoarekin eta besteekin partekatzea.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Eta orain itxi begiak eta entzun...

 

Aukeran ematen dizkizugun bideoak:

https://www.youtube.com/watch?v=KzYyU7RPjLQ&list=RDKzYyU7RPjLQ&start_radio=1&t=37

https://www.youtube.com/watch?v=4QeDOT2Fqb0&list=RDPJ7uTBhEdfU&index=3

 

edo beste bat  zuen gustukoa.