EGUNEKO DATUAK
Wednesday, 22 de November de 2023
SANTA ZEZILIA, MUSIKARIEN EGUNA
Haur Hezkuntza

Ba al dakizue gaur ze egun berezi den? Musikarien eguna da, Santa Zezili eguna! Ba al dituzue musikariak zuen inguruan? Seguru baietz, instrumenturen bat jotzen duen norbait, abesten duena…


Musikak alaitasuna sortzen digu, elkarrekin dantza egiteko aukera ematen digu,...


Abestu dezagun denok elkarrekin hurrengo abestia:

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gustatzen al zaizue abestea? 

Eta musika tresnaren bat jotzea gustatuko litzaizueke? Zein?

Eta abestiak dio..."artista bat naiz ni!" zertan zarete zuek artistak? zer artista duzu zuk barnean?

OTOITZA

Jesus, egunero gauza berriak ikastea gustatzen zait.

Eskerrik asko esan nahi dizut, eskolan egunero

gauza berriak ikasten ditudalako

eta irakasleak zeregin horretan

etengabe laguntzen didalako.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!