EGUNEKO DATUAK
Monday, 11 de December de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Gabonak 1
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Eguberria, Jesus gabe, ospakizun kontsumista bihur daiteke, hilabeteko ospakizuna gehienez, … eta gero berriz agertzen dira tristura, estutasuna, etorkizunarekiko ardura… itxaropenik eza.

Jainkoak egunotan zure bizitza Eguberri iraunkor eta amaigabeko bihurtu nahi du, bakeak, itxaropenak, maitasunak eta etorkizun segurua izango den uste osoak zure gogoa eta bihotza betiko beteko dituztelarik. Jesusi zure bizitzako Jaun eta salbatzaile izateko eskatzea ez duzu besterik, horrela poztu egingo baitzara… eta ez hilabeterako, bizialdi osorako baizik.

Lagunok, Jesus bihotzean duzuela, izan dezazuela Eguberri ezberdina, bestelakoa, ez bakarrik oparien edo festaren Eguberria. Gogoan izan Eguberri gehiago dela ematea, hartzea baino.

Eguberri honetan izan dezagula gogoan guganako maitasunagatik dena eman zuen Hura.

Oparotasunean edo urritasunean, osasunez edo osasunik gabe, izan dezagula Eguberri On, gure konfiantza dena betetzen duen Harengan jarrita.

EGUBERRI ON!

Prestakuntza honetan zerbait garrantzitsua badago, poztasuna da, askotan esaten dugu Jesusen mezua ALAITASUNAren mezua dela, eta ea guztion artean, bizi dugun egoera txar honetan, alai egoteko arrazoiak bilatzen ditugun. Jesus eta gure inguruan dauden pertsonen artean alaitasuna kutsatu eta zabaltzeko bitartekariak izan gaitezen.
Eta orain beste pista bat:

Abendualdian, Eguberrirako prestatzeko denboraldian, hitz garrantzitsu bat ekarriko dugu gogora. Ziur gure artean asko erabiltzen dugula, baina noizbait ahaztu egin dakiguke esatea.

Adibide bat jarriko dizuet zein hitz den jakin dezazuen. Norbaitek mesede bat egin,  zerbait utzi edo esaten duguna entzuten digunean… hitz hau erabiltzen edo esaten dugu. Guztiok dakizue zein den, ezta?

Hitz magikoa da, inoiz ahaztu ezin duguna. Hitz horren bidez beste pertsonari guretzat garrantzitsua dela adierazten diogu, guretzat beharrezkoa dela, gugatik edo gure alde egin duenak izugarri pozten gaituela.

Abendualdia eta Eguberria Jainkoari ESKERRAK emateko denbora eta tertzioa dira; hainbeste gauza ematen dizkigulako eman behar dizkiogu eskerrak.

Eskerrak adiskideengatik eta ikaskideengatik. Eskerrak gutaz hainbeste arduratzen diren irakasleengatik. Eskerrak hainbeste maite gaituzten familiengatik. Eta eskerrak, Jainkoa, Jesusengan gu bezalako egin zinelako. Eguberri honetan eta gure bizitzan hitz magiko hori beti esan dezagula. ESKERRAK.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA: Disney Christmas Advert 2020. https://youtu.be/tl57Gy5X_Kg

 

OTOITZA

One by One - Disney 

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=QQCjmI4MW-E

 

 

Otoitza:
Zalantzan gaude eta argiaren bila gabiltza. Zatoz, Jesus Jauna!
Baztertuak gaude eta gu aintzat hartzea nahi dugu. Zatoz, Jesus Jauna!
Bihotza zekendu egiten da eta maitasuna eskatzen dugu. Zatoz, Jesus Jauna!
Gauza onak egin nahi ditugu eta behartsuei lagundu nahi diegu. Zatoz, Jesus Jauna!
Bake-egile eta maitasun-eragile izan nahi dugu. Zatoz, Jesus Jauna!

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!