EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 23 de April de 2024
GG/LH/Apirilak/III/Asteartea
LIBURUAREN EGUNA

Gaur LIBURUAREN EGUNA da. Guk liburu pila irakurri ditugu, irakurtzen ari gara eta irakurriko ditugu, baina kristauok bizitza oso liburu garrantzitsua daukagu: BIBLIA. Hor Jesusen bizitza eta Israelgo herriaren gorabeherak irakur ditzakegu. Saiatu!

LIBURUAREN ASTEA, LIBURUAREN EGUNA ZERGATIK? Malala Yousafzaik Nazio Batuen aurrean egindako hitzaldian esan zuenez: “Har ditzagun gure liburuak eta bolalumak, gure armarik indartsuenak”. 

Urtero, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna, UNESCOren Konferentzia Orokorrak 1995. urtean Parisen ezarria, “ospatzen” da. Ospatuko dugu gure ikasgelan? 

Egun berezia da. Mundu guztiko eta garai guztietako liburu eta idazleei omenaldia egiten diegu egun honetan. 

Liburua, testu idatzia, gizateriaren altxor garrantzitsuenetako bat da, sormenaren eta jakituriaren sinboloa. Denona. Egun honetan gogora ekarri beharko genituzke ikasteko aukerarik izan ez dutelako irakurtzen ez dakiten pertsona guztiak. Horienak ere badira liburuak. 

1616ko apirilaren 23an William Shakespeare eta Miguel de Cervantes idazleak hil ziren. Katalanek, gainera, Sant Jordi, patroi edo zaindariaren eguna, ospatzen dute eta liburuak eta arrosak oparitzen dizkiote elkarri. Zergatik arrosak? Legendaren arabera, Sant Jordik dragoia hil zuenean, odola erori zen lekuan arrosa-landare bat erne eta hazi zelako.

 

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=qUcYOZk-r5E

OTOITZA

OTOITZA:

Eskerrak, Jesus,  maitasunaren mezua zabaldu duzulako; oso pozik gaude.

Eskerrak, Jesus,  gurekin zaudelako.

Eskerrak, Jesus,  munduko argia zarelako.

Eskerrak, Jesus,  gure artean bizi zarelako.

 

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!