EGUNEKO DATUAK
Thursday, 25 de April de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakI/osteguna

BEDERATZIGARREN SINFONIA

1823ko maiatzaren 7an, Ludwig van Beethowenek bere Bederatzigarren Sinfonia estreinatu zuen. Horretatik laugarren mugimendua nabaritu behar da, “Alaitasunaren abestia” betikotu duena. Pieza klasikoen artetik onenetarikotzat jotzen da. Gaur egun Europako erkidegoaren himnoa da.

Ludwig Alemaniako Bonnen jaio zen. Lehenengo gauzak aitak irakatsi zizkion; semeagan musikarekiko joera ikusi zuenean, mutikoari musika irakasten hasi zen. Beethowen txikiak lau urte zituen orduan. Zazpi urte zituela, piano-kontzertuak ematen zituen.

1787an Beethowen Vienara joan zen, beste musikari bikain batengandik, Mozartengandik, ikastera. Dena den, musika-eskola haiek gutxi iraun zuten, batetik Beethowenek diru gutxi zuelako, eta bestetik  Bonnen ama hil zitzaiolako. Arin itzuli behar izan zuen hara, anai-arreben ardura hartzera. Aita-amena egin zuen haientzat. Beethowenen bizitza oso latza izan zen. Musikari-lanean nekatu gabe aritu zen eta, ordukoek musikagile bikaintzat zuten arren, afektuen aldetik porrotaren atzeko porrota jasan behar izan zuen. Zenbait aldiz maitemindu zen, baina ez zen ezkondu eta bakarrik bizi izan zen, bere konposizioetan murgildurik.

Gortasunak bizitza markatu zion, zalantzarik gabe. Hogeita hamabost urte zituenean, bere karreraren gailurrean zegoenean, gaixotasunaren lehenengo sintomak sentitu zituen. Hogeita hemezortzi urte zituela, pianista-karrera eta kontserbatorioko irakasle-lana utzi behar izan zituen. Handik hamar urtera, besteekin hitz egiteko, paper idatziak erabiltzen zituen.

Musikagile honengan miresgarria da Bederatzigarren Sinfonia 1817 eta 1823 urteen bitartean konposatu izana, ordurako guztiz gor baitzegoen. Estreinaldian orkestra zuzentzen zuen itxurak egin zituen, egiazko zuzendaria bere ikasleetariko bat zen arren. Beethowenek inoiz ez zuen bere Bederetzigarren Sinfonia entzun. 

Gortasunak zaputz eta jendearekiko urrun bihurtu zuen. Hala ere, zailtasunei eta mespretxuei gehiago egiten jakin zuen eta musika zoragarria egiteari ekin zion; bere barrua lantzen segitu zuen, zeukan onena ematen jarraitzeko.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA: ABESTIA:

5ème Symphonie de Beethoven- Bodytap - Choeur des Colibris:

https://youtu.be/7wVfphy9pbw

 

 

OTOITZA

Bideoa: Beethoven. 9. sinfonia.

https://www.youtube.com/watch?v=tpGSzH0Wlls

Gogoeta: ahalegina eta zailtasunak gainditzeko borondatea balio bikainak dira.

 

Eskerrak, Jesus, maitasunaren mezua zabaldu duzulako; oso pozik gaude. 

Eskerrak, Jesus, gurekin zaudelako. 

Eskerrak, Jesus, munduko argia zarelako. 

Eskerrak, Jesus, gure artean bizi zarelako. 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!