EGUNEKO DATUAK
Thursday, 25 de April de 2024
GG/HH-LH/ApirilakIV/osteguna

Chloe Langlois Estatu Batuetako Michigan-go neskatila da. Ez zuen bere seigarren urtebetetzea munduko hainbeste umek ospatzen duten moduan (opari ugari, festa, tarta, jolasak eta musika) ospatu. Senide, lagun eta auzokoei jatekoa eskatu zien opari. Jateko ugari, ez beretzat, pertsona pobre eta behartsuentzat baizik. Bere festa beste batzuei laguntzeko antolatu zuen. Guztira, 14 kaxa bete zituen janariz; gero, parrokiari eman zizkion, honek behartsuen artean bana zitzan.

Eta igandeko Eukaristian egin zuen hori. Eskaintza-unea iritsi zenean, Chloek aldarera poltsa handi bat eraman zuen narras. Gainean, idatzita:

Chloe Langloisek. Behartsuentzako jatekoa, urtebetetze eder batengatik eskerrak emanez.

Parrokoaren esanetan, heldurik gehienek ez dute horrelako erabakirik hartzen.

Gogoetarako:

Zer irizten diozue Chloeren ekimenari? Zergatik?
Zer egiten duzu zuk zure ingurukoei (gurasoei, senideei, irakasleei, ikaskideei eta adiskideei) laguntzearren?
Zer egiten dute horiek zuri laguntzearren?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

EBANJELIOA: «Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko».

 

Fusilek tiro egiteari uko egin zioten. Tankeek ez zuten mugitu nahi izan. Hegazkinek ez zituztela bonba gehiago garraiatu nahi esan zuten.

Nazkatuta gaude gizonak eta emakumeak hiltzeaz!

Gudez nekatuta gaude!

Eta bat-batean balen eta bonben soinua amaitu zen eta txorien txorrotxioak eta mutiko eta neskatoen ahotsak entzun ahal izan ziren.

Bataila-eremuak haurrentzako egundoko parkeetan bilakatu ziren. Milaka kolore ezberdinez margotutako tankeak txirristatan eraldatu ziren eta kanoi handietatik kulunkak zintzilikatzen ziren. Hegazkinak eskola, liburutegi, zinema... izan ziren.

Fusilei, erabilpen ezagatik, arrosa handiak hazi zitzaizkien kanoietan; kaskoak loreontzi gisa erabili ziren balkoiak atontzeko. Pertsonek guda, etsai, gorroto... hitzak liburuetatik eta hiztegietatik urratu zituzten.

Eskoletan BAKEA, LAGUNA eta MAITASUNA bezalako hitzak beti letra larrian idazten direla irakasten zuten.

 

GOGOETARAKO

Beti daude gauzak indarkeriarik gabe lortzeko moduak. Indarkeria baino modu hobeak dira, askoz hobeak.  Indarkeriaz denak ateratzen dira galtzen.

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALAK: BIDEOAK: 

 

Master KG - Jerusalema [Feat. Nomcebo] (Official Music Video):

https://youtu.be/fCZVL_8D048

 

 

El cocodrilo – krokodiloa: https://youtu.be/DVI3se2HFno

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!