EGUNEKO DATUAK
Saturday, 25 de May de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIII/osteguna
A. UR GARBIA ETA SANEAMENDUA
Haur Hezkuntza GG_P5 La Salle Jones_11 / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Agenda 30a gure mundua eraldatzeko Garapen Iraunkorreko Helburuak zehazten ditu, 17 hain zuzen ere. Gaurkoan, uraren erabileraren inguruan hausnartzen duen 6. helburuan zentratuko gara.

Gure mundua eraldatzeko eta denok hobeto bizi ahal izateko eta gure etxea den Lurra osasuntsu mantentzeko badaude Garapen Iraunkorreko Helburuak izena duten 17 erronka. Horietako bat ikusiko dugu gaur. Proiektuan zehar natura zaintzeaz aritu gara eta gaurkoan, ur garbia izatearen garrantzia ikusiko dugu bideo batean.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ba al zenekiten munduan hainbeste jende zegoela edateko ura lortzeko zailtasunekin? Zer iruditzen zaizue?
Nola ikusten duzue gure ingurnean dugun ura? Ibaietan, itsasoan…? 

Gogoratu ibaietara edo itsasora ez dugula bota behar hondakinik, asko kutsatu dezakegu ura eta bertan bizi diren bizidunak.

OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna,

natura eta animaliak utzi dizkiguzulako;

kolore biziekiko ostadarra ikus dezakegulako,

eguzkia eman diguzulako, argia eta beroa izateko

eta landareak hazteko;

gauean diz-diz egiten duten

ilargia eta izarrak eman dizkiguzulako;

ura, bizi iturria, eman diguzulako;

sua eman diguzulako, gu berotzeko.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!