EGUNEKO DATUAK
Monday, 27 de May de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIV/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!
Aste hontan ekainean sartzen gara, ikasturte berezi hontako azken hilabetea… opor usaia nabaritzen da… uda giroa gertu dugun honetan, gure ikasleak opor usaia hartuta dabiltza. Aprobetxa dezagun ikasturte amaiera antolatzeko. Utzi ditzagun ikasgaiak borobilduak,… eta izandako gorabeherak konponduak. Azkeneko txanpa honetan gogoz eta ilusioz ekin diezaigun lanari…eta Jauna lagun izan dezagula, bere indarra ez dagizula falta!
Lagun ON,…aste On, zorte On, izan dezazula!

Errege batek hain zuen atsegin musika, ezen musika-tresnarik onena eduki nahi baitzuen. Horren bila mundu guztia arakatu zuen, egun batean, mago batek harpa bat eman zion arte. 

Jauregira eraman zuen, baina erregearen musikariak jo zuenean, desafinatua zegoela ikusi zuten. Beste musikari askok jo zuten… eta denen ustez desafinatuta zegoen; ez zuen ezertarako balio; zaramara bota zuten.  

Neskatila pobre batek aurkitu zuen eta, jotzen jakin ez arren, probatu eta ahalegintzea erabaki zuen.

Jo eta jo aritu zen, egun osoan, hiletan, urteetan, beti desafinatzen, baina gero eta hobeto jotzen zuen. Eta egun batean, bat-batean, harpak melodiarik liluragarrienak “atera” zituen. Harpa magikoa zen, interesez eta gogoz ahalegintzen zenarentzat bakarrik “jotzeko” prest zegoena. 

Harparen musika erregearen belarrietara iritsi zen… eta neskatilari deitzeko agindua eman zuen; harpa ikusi zuenean, pozez bete zen eta, une hartan, neskatila bere musikari partikularra izendatu zuen… eta musikari berria eta beronen familia aberastasunez bete zituen.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

Corto Dreamworks - First Flight

https://youtu.be/sr2MA7atnQs

 

OTOITZA

Denon otoitza:

Jesus Jauna,
eskerrak ematen dizkizugu,
ikasturte honetan eman diguzun on guztiagatik.
Eskatzen dizugu
hil hauetan gure ondoan jarri dituzun pertsona guztiak bedeinkatzeko. Amen.

 

Bibliatik:

“Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria” [Markos 9, 35]

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!