EGUNEKO DATUAK
Friday, 9 de December de 2022
GOIZEKO GOGOETAK/ETAPA GUZTIAK/ABENDUALDIA-II

Elmer… desberdina izatearen balioa


David McKee idazle eta ilustratzaile ospetsua da. Elmer elefantea da haren pertsonaia
ezagunenetako bat.

 

Talde handi bateko kide da Elmer. Elmerren taldean, mota guztietako

elefanteak daude: gazteak, zaharrak, handiak, txikiak, lodiak, meheak... baina denak dira elefante
kolorekoak. Elmer, ordea, horia, laranja, gorria, arrosa, morea, urdina, berdea, beltza eta zuria da.
Hortaz, Elmer desberdina da, bakarra, ohiz kanpokoa. Alaitasunaren sinboloa da guztientzat.
Baina, egun batean, Elmerrek erabakiko du ez
duela besteen desberdina izan nahi, eta elefante
koloreko fruituak ematen dituen zuhaitzaren
bila aterako da, bere azala tindatu nahi baitu.
Gainerako elefanteen kolorea hartuta, taldera
itzuliko da, baina beste elefanteak ez dira
poztuko horrela ikusten dutenean, betiko Elmer
maite baitute. Azkenean, Elmer bere benetako
koloreekin agertuko da berriro, eta poztu egingo
dira guztiak; gertaera ospatzeko, “Elmerren
eguna” ospatzea erabakiko dute. Egun horretan,
Elmer grisez margotzen da… eta beste guztiak
kolore “psikodelikoz” margotzen dira.


ELMER ipuina:

https://www.youtube.com/watch?v=HfTQdHplr5g

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gaur beste ospakizun berezia daukagu: 1948ko abenduaren 10ean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen Nazio Batuen Erakundeak Parisen. Gaur, beraz, 73 urte betetzen dira. Dokumentuaren egileetako bat René Cassin baionarra izan zen. Gertaera gogoangarria da historia modernoan. Hala ere, Bigarren Mundu Gerrak eragin zituen ezbehar larrien ondorioz gauzatutako nahi moderno hau ez da berria. Giza Eskubideak historian zehar pentsatutako eta garatutako asmo iraunkorra izan dira.

Gaur gogoan izango ditugu eskubide horiek bideo honen laguntzarekin: berak lagunduko digu gogoeta egiten gai garrantzitsu honen inguruan:

https://www.youtube.com/watch?v=Bk_dKBryGvE

 

 

 

 

OTOITZA

PROEGA-KO POSTALAK:

Urtero legez, hona hemen Proega postalen salmenta proposatzen dizuegula.

Hona hemen, gonbitea.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!