EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 21 de November de 2023
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GOIZEKO GOGOETAK/HH5+LH1-2/Azaroak/AstearteaIV
GERA NAITEKE?
Haur Hezkuntza GG_P2 Gabonak_1
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Proiektu berriarekin hasiko gara martxan, Gabonetako ospakizunak prestatzen joango gara pixkanaka. Haurrekin garai hau girotzeko eta lantzeko momentua da eta goizeko gogoetek honetan lagunduko digute.

Ba al dakizue laster zer ospatuko dugun? Jesusen jaiotza gogoratuko dugu Gabonetan eta pertsona askok gustuko duten garaia da familiarekin goxo-goxo egoteko aukera izaten dugulako, elkarrekin jolastu, bazkari eta afari bereziak egin…eta Olentzero eta erregeen bisita ere izaten dugu!


Baina, denek berdin ospatzen al ditugu Gabonak? Ikus dezagun bideo batean istorio polit bat:

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Nola sentitu daiteke haurra hasieran? Eta bukaeran? Zergatik?

Egon al daiteke horrelako egoeran norbait gure herrian?

OTOITZA

Zeruko Aita,

bedeinkatu, guk jateko denetik dugun bitartean,

gosez hiltzen direnak.

Baldintza txarretan bizi diren guztiei

gure laguntza eskaini nahi diegu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!