EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 23 de February de 2021
#lasallegara, salletar izatearen lema berria

“La Salle” ez dira soilik ikastetxeak, eraikuntzak, azterketak eta egitasmoak. Salletar misioaren erdigunean PERTSONAK daude: ikasleak, hezitzaileak, familiak, eta “elkarrekin eta asoziazioz” bere izaera elkarabanatzen dugun guztiok: Anaiaka, asoziatuak, eta salletar familia osatzen dugun guztiok.

 

Guzti honen inguruan web orrialde bat proposatzen dizuegu:

 

www.somoslasalle.com

 

 

Informazio ezberdinen artean, nazioarteko salletar ezberdinak beren testigantzak, ilusio eta etorkizuneko egitasmoak elkarbanatzen ikusi ahal izango dituzu.

 

Gaurko gogoetan, bokazio gune berri hau aurkeztu nahi dizuegu. Animatu zaitez, bertan sartu eta saltseatzera... ziur zerbait interesgarria aurkituko duzula.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Hemen duzu, web gunearen informazioa adierazten duen bideoa:

 

·      https://youtu.be/P85vPSWBB0U

 

 

Hona hemen, salletar familiara hurbiltzen gaituzten, nazioarte mailan sortutako bideoak:

 

·      We remain UNITED (LaSalleWorldWide): https://youtu.be/fP_ZoKMtpQg

 

·      IMAGINE WE ARE ONE LA SALLE: https://youtu.be/RQck9dWrOs8

 

OTOITZA

Gure esku dugu La Sallekoaren etorkizuna,

zabal dezagun lurrean maitasunaren islada,

amaierarik gabeko jaia,

abestia, itxaropena, gara.

Orduan ere distira egiten dugun

izarrak gara.

Orain guri dagokigu zeregin hori,

gure bihotzean poza indartuz,

gure besoak zabalik eta ilusioz,

begietan irribarrea eta Jainkoa azalduz.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!