EGUNEKO DATUAK
Thursday, 18 de October de 2018
Bidean bakarrik bazoaz azkarrago iritsiko zara Lagunekin bazoaz urrunago iritsiko zara
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

 

“Kenyara egin nuen bidaia batean bidelagun nuen masaiari lehoi bat agertu balitz zer gertatuko zen galdetu nion. Berak esan zidan ezer ez zela gertatuko, lantza bat eta aizto bat zituelako. Orduan ni bakarrik egon banintz zer gertatuko zen galdetu nion. Esan zidan: bakarrik bazaude, hilda zaude. Orduan nik hori bizitzarako ikasbide hartu nuen”.


Alberto Chicote, Al rincón de pensar saioan

 

BALIABIDE DIGITALA-BIDEOA:
 

https://www.youtube.com/watch?v=8RMSadDj8Lk

(à 1.20)

Sukaldari ospetsu honek elkarrizketa honetan esan zuen bakarrik egotea hilda egotea dela ohartzea bizitzarako ikasbide hartu zuela. Beharbada, ohartu zen bidea lehoi ugariz betea dagoela eta, bakarrik arituz gero, agian, bakar batzuk garai ditzakeela, baina lagunik gabe ezin dituela denak menderatu.

 

Bizitzan garrantzitsua da lortzen duguna, baina baita laguntzen diguna ere. Batzuetan bakarrik egoteko beharra dugu, pentsatu eta gogoeta egiteko, erabakiak hartzeko, baina ona da taldean bizitzea, besteekin batera gauzak lortzea eta besteekin ospatzea.

 

Norekin batera zoaz zu zure bizitzako bidean? Nork egiten dizu lagun gauzak ondo doazenean? Eta  gaizki doazenean?