EGUNEKO DATUAK
Friday, 19 de October de 2018
AFRIKA KISKALTZEN
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Ebanjeliotik:

«Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue» (Joan 15, 16)

Irakurgaia: Maite Oyartzun – Maistra lehenengo, misiolari gero
Maite Nafarroan jaio zen. Urte askoan irakasle izan zen… egun batean Afrikara joan zen arte. Malira joan zen eta bertako ohiturak, bertako kantuak eta dantzak, bertako jendea,… ezagutu zituen. Baina han ikusi zuen zerbaitek zirrara egin zion: ume asko ezin dira eskolara joan, hurrean ez dagoelako eskolarik; ez dute maisu-maistrarik ezagutu eta munduko pertsona guztiak oso maite dituen gure Jainkoaz ez dute inoiz ezer entzun.

Maite etxera itzuli zen, baina ez zegoen gustura, Afrika eta bertako jendea falta baitzituen. Orduan, zeukan guztia uzteko eta besteei laguntzearren lan egiteko nahia sentitu zuen. Hortaz, urtebete geroago Afrikara itzuli zen, Burundi izeneko herrialdera. Han gazteekin, emakumeekin eta gaixoekin egin du lan, kartzeletan, eskoletan eta bakearen eta adiskidetzearen aldeko tailerretan (bata bestearen arerio diren etniak bakean bizi daitezen). 

Burundiren arazo handietako bat: beste herrialde batzuk beronen aberastasunez aprobetxatzen direla. Ume askok meategietan egiten dute lan, telefono mugikorrak egiteko erabiltzen den minerala (koltana) ateratzeko. Beste askori armak erabiltzen irakatsi diete,…

Lehen aipatutako tailer horietan arazo hauek konpontzen ere saiatzen dira.

Mezua: Mundu hobea eraikitzeko lana norberaren bihotzean hasten da

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gogoetarako:


Burundin bezala, munduko leku askotan daude arazoak. Justiziaren eta bakearen aldeko mezulari bihurtuko gara. Nola konponduko genituzke ondoko arazo hauek?

-               Gosea

-               Gerretatik ihesi doan jendea

-               Egoera txarrean lan egiten duten umeak

-               Armak erabiltzen dituzten umeak

OTOITZA

Baliabide digitala - Bideoa:  EMATEAREN GARRANTZIA:


https://www.youtube.com/watch?v=KDQesMNXZWk

https://www.youtube.com/watch?v=EeTusSIAMdg

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!