EGUNEKO DATUAK
Monday, 20 de May de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIII/astelehena
Egun On! Lagun On! Hementxe aurkitzen gara berriz ere, beste aste berri baten aurrean. Aukeraz betetako aste berria, aukera berriak. Bizi dezagun aste berri hau, ilusio berriekin.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun On! Lagun On!
Hementxe aurkitzen gara berriz ere, beste aste berri baten aurrean. Aukeraz betetako aste berria, aukera berriak. Bizi dezagun aste berri hau, ilusio berriekin. 

Maiatzeko azkeneko egunak... ikastueteko azkeneko txanparen atarian... goxatu, bihotz izan!

Aste On, lagun On.

Ondotxo dakizu ikasgai zailak dituzula orain aurretik: zure zain egoten dira, goizero,   Hizkuntza,  Matematiketako problemak, Ingelesa...  Zure lagunengatik, jolas-orduko futbol-partiduengatik, patioko jolasengatik,… ez balitz, Ikastetxetik aspalditxo joana izango zinateke (tira, pixka bat exajeratzen ari naiz).

Ikastetxean irakasle (maisu eta maistra) on asko dituzu, zure tutorea duzu,…  Gauzak ulertzen laguntzen dizute eta, behar duzunean, adorea ematen. Beti daude hurbil. Baina bada Maistra berezi bat,… baduzu horren berri? Maria da, Jainkoaren Ama bera, beti zuri entzuteko prest dagoena. Ez zara ohartu? Agian ez zara maistra honen garrantziaz jabetu... baina Ama Maria da!

Ez dakit konturatu zaren “agurmaria” otoitzaren azkenerantz “erregutu ezazu gu bekatarion alde orain...” esaten dugula. “Orain” horrek esan nahi du orain ari dela guri laguntzen, oraintxe bertan, familian, ikasgelan, ikasgaiaren azalpenetan, problema zail horretan, gogogabetzen garenean... orain, laguntzaren beharrean egoten garen guztietan.

Zure bizitzako une orotan, pozaldietan eta nahigabe eta estualdietan, Ama Maria zure ondoan egoten da. Beti zure ondoan. Baita zure eguneroko zereginean eta zure ikasketetan ere. Zure ondoan dago, zuri laguntzeko. Eta doan eta maitasun osoz laguntzen dizu. Gogoan izan Jesusen Ama Maria gaurko egunean, eta gogora etortzen zaizun bakoitzean esan: “Ama neurea, gertu izan zaitez”.

OTOITZA

HH - LH 1-2: IPUINA: CUENTACUENTOS: Yo soy un oso - Cuentos infantiles - Autoestima

https://youtu.be/L05pWiAHz_o

 

LH + DBH: Bideoa: Pablo Alboranek bere amari kantatzen dio:

Pablo Alboran .- Solamente Tú, abestia entzutean pentsa dezagun gure amek, guregatik egiten duten guztiaz, esker-onekoen begiradarekin.

https://youtu.be/1Owuz06DV2Q

 

LH + DBH: ETS- Zurekin batera:

https://youtu.be/BTKLc20ZRZU

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!