EGUNEKO DATUAK
Tuesday, 21 de May de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIII/asteartea

AITA-SEMEAREN IKASPENA

Aita-semeak menditik ibilaldia egiten ari dira. Halako batean, semeak  haitz batekin estropezu egin eta Ai! esaten du. Segidan, mendian, nonbait, Ai! entzuten du.

Orduan, “Nor da hor?”, galdetzen du oihu eginez.

Erantzuna: “Nor da hor?”

Erantzunaz haserreturik, umeak berriz oihu egiten du:  “Koldar halako hori!”

Berriz entzuten du erantzuna:  “Koldar halako hori!”.

Umeak aitari begiratzen dio suminduta: “Aita, nor da? Nondik ateratzen da ahots hori?”

Aitak irribarre egin eta honela erantzuten dio: “Semetxoa, entzun ondo”. Eta orduan, aitak oihu egiten dio mendiari: “Miresten zaitut”.

Ahotsak erantzun egiten dio: “Miresten zaitut”.

Aitak berriz: “Onena zara”.

Eta ahotsak: “Onena zara”.

Umea harrituta dago, baina ez du ulertzen. Aitak azalpena ematen dio: “Zuk esandako hitz berberak entzun dituzu. Mendiak itzuli ditu. Oihartzun esaten zaio horri. Bizitzak oihartzunak bezala funtzionatzen du. Esaten eta egiten duzun guztia itzultzen dizu”.

Mutikoak, lasaiago, “ez dut ulertzen”, esaten du. “Azalduko didazu, aita?”

Aitak maitasunez azaltzen dio: “Zure bizitza zuk egiten duzunaren isla da. Maitasun gehiago nahi baduzu, maitasun gehiago eragin zeure inguruan. Irribarrea eta poztasuna nahi badituzu, egin irribarre ezagutzen dituzun guztiei. Besteek zurekin zuzen jokatzea nahi baduzu, jokatu zuzen zuk eurekin. Zuk ematen diozuna bueltatuko dizu bizitzak”.

Mutikoak aitari begietara begiratu eta esaten dio: “A ulertzen dut, oihartzunak bezala”.

Eta aitarengana joan eta maitasunez besarkatzen du.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA:

Maiatzean gaudenez, gogora ekarriko ditugu gure amak, eta noski Ama Maria, Jesusen Ama:

Mother's Day - Animated Film

https://youtu.be/2T_PyWTrq9Y

 

OTOITZA

Bibliatik [Eg 1, 12-14]
«Orduan, apostoluak Jerusalenera itzuli ziren Oliamenditik –mendi hau Jerusalendik hurbil dago, kilometro batera eskas-. Etxeraturik, bizi zireneko goiko gelara igo ziren. Hona nortzuk ziren: Pedro eta Joan, Santiago eta Andres, Felipe eta Tomas, Bartolome eta Mateo, Santiago Alfeorena, Simon Zelote eta Judas Santiagorena. Guztiok, emakume batzuekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren»

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!