EGUNEKO DATUAK
Friday, 24 de May de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIII/ostirala

Maria beti dago kristauen bihotzean, beti kristauen gogoan. Horregatik, urtean zehar, festa asko egiten dira Ama Birjinaren
ohoretan, Mariaren bizitzako une garrantzitsuak gogoratuz eta ospatuz. Egin dezagun ibilalditxo bat.
Mariaren agendatik zehar:


Urtarrilaren 1a: Andre Maria, Jainkoaren Ama. Urtarrilaren 1ean denok ibiltzen gara maite ditugunei urte berriagatik zorionak ematen. Kristauok, urtearen lehenengo egunean, zorionak eta eskerrak ematen dizkiogu Andre Mariari, Jesusen ama delako. Egun hau pozez ospatzen dugu.


Otsailaren 2a: Jesus haurraren tenpluko aurkezpena. Mariak eta Josek Jesus ume jaioberria, juduen legeak agindutakoa betetzeko, tenplura eraman zuten, Jainkoaren aurrean aurkezteko.


Martxoaren 25a: Deikundea / Jaunaren gizakundearen adierazpena. Gabriel aingeruak Mariari Jainkoak Jesusen ama izateko hautatu zuela jakinarazi zion unea ospatzen da. 


Maiatzaren 31: Mariak Isabeli ikustaldia. Mariak haurdun zegoen Isabel lehengusinari laguntzeko egin zion ikustaldia (hiruren bat hilabetekoa) gogoratzen eta
ospatzen da.


Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea. Kristauok, egun honetan, Maria, lehenengo kristaua eta gure ama, zeruan, Jainkoaren ondoan, dagoela ospatzen dugu. Gu ere, hari jarraituz gero, zerurako gara.


Irailaren 8a: Andre Maria Birjinaren jaiotza. Denok gogoratzen ditugu maite ditugunon jaiotegunak… eta zorionak eta opariak ematen dizkiegu horiei. Gauza bera egiten dugu kristauok Mariarekin. Egun honetan haren jaioteguna (urtebetetzea) gogoratzen eta ospatzen dugu.


Abenduaren 8a: Andre Mariaren Sortze Garbia. Festa honetan, Sortzez Garbiaren egunean, kristauok Mariaren bihotza Jainkoaz betea zegoela, eta egiten, pentsatzen eta sentitzen zuen guztia besteenganako maitasunez (gorrotorik edo maltzurkeriarik gabe) betea zegoela ospatzen dugu.


*Ezagutzen zenituen Ama Birjinaren festa guztiak?
*Denak ulertzen dituzu ala ikusiko dugu berriz baten bat?

*Ama Birjinak hainbeste festa baditu, Maria kristauontzat oso garrantzitsua delako da. Garrantzitsua da zuretzat?
*Jakin behar duzu Jesusi, La Salleri eta Jainkoari errezatzen diezun bezala Mariari ere erreza diezaiokezula,
eskatzeko, eskerrak emateko, zure gauzak kontatzeko,…

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ondoko bideoa ikusi:

Zita - 'Control' | Blind Auditions | The Voice Kids | VTM:

https://youtu.be/Op81x5pOaQ4

 

OTOITZA

Ene ama! Zoriontsu nago!
Gaur zuri ekarri nahi dizut nire bihotzeko poztasuna eta eskatu gura dizut ni betetzen nauen poza
besteei zabaltzeko laguntza, ziur baitnago poztasuna, maitasuna bezala,
erraz zabaltzen dela eta biek denok zoriontsuago egiten gaituztela. Amen.

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!