EGUNEKO DATUAK
Thursday, 23 de May de 2024
GG/HH+LH+DBH/MaiatzakIII/osteguna

AHALEGINARI BURUZKO ISTORIOA

Errege batek hain zuen atsegin musika, ezen musika-tresnarik onena eduki nahi baitzuen. Horren bila mundu guztia arakatu zuen, mago batek, egun batean, harpa bat eman zion arte.  Jauregira eraman zuen, baina erregearen musikariak jo zuenean, desafinatua zegoela ikusi zuten. Beste musikari askok jo zuten… eta denen ustez desafinatuta zegoen; ez zuen ezertarako balio; zaramara bota zuten. Neskatila pobre batek aurkitu zuen eta, jotzen jakin ez arren, probatu eta ahalegintzea erabaki zuen.

Jo eta jo ibili zen, egun osoan, hiletan, urteetan, beti desafinatzen, baina gero eta hobeto jotzen zuen. Egun batean, bat-batean, harpak melodiarik liluragarrienak “atera” zituen. Harpa magikoa zen, interesez eta gogoz ahalegintzen zenarentzat bakarrik “jotzeko” prest zegoena. 

Harparen musika erregearen belarrietara iritsi zen… eta neskatilari deitzeko agindua eman zuen; harpa ikusi zuenean, pozez bete zen, eta une hartan neskatila bere musikari partikularra izendatu zuen

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALA: 

HH - LH 1-2:ALTRUISMO-SOLIDARIDAD

https://youtu.be/CXRtqZgxWEQ

 

LH + DBH: 'HERMANN', el CORTO sobre la PANDEMIA inspirado en un ANCIANO con ALZHEIMER

https://youtu.be/fk87x3g3wnA?si=EQMZrrNF6YMyQEU2

 

DBH: The Lost Thing:

https://youtu.be/N8-Mx5B06Ds